Nola erabiltzen dut Aukeraon.net?

Nola erregistratzen naiz Aukeraon.net-en eta nola sartzen naiz web gunean erregistratutako erabiltzaile gisa?

Egin klik, ezkerreko menuko "Erregistratu" esteka gainean. Datu batzuk eskatuko zaizkizu; batzuk derrigorrez bete beharrekoak eta beste batzuk aukerazkoak. 

Zure datuok nola gordeko diren jakiteko, gure pribatutasun politika azaltzen duen "Legezko informazioa" atala irakurtzea komenigarria dela gogora arazi nahi dizugu. Orri horretarako esteka, beheko partean topatuko duzu.

Nola sartzen dut iragarki bat?

Erregistratuta dauden erabiltzaileek soilik sar dezakete iragarkia, eta iragarki hori argitaratu zuen erabiltzaileak bakarrik kendu ahal izango du. Aukeraon-ko teknikariek ere ken dezakete iragarkia egokia ez dela baderitzote.

Lehenik eta behin, erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatu beharko duzu zure burua webean honela: Web gunearen ezkerraldean dagoen IRAGARLEAK atalean, "Erregistratutako erabiltzaileak" azpiatalean, sartu zure erabiltzaile-izena eta pasahitza.  

Ondoren, ezkerreko menuan dagoen "Iragarkia sartu nahi dut" estekaren gainena klik egin. 

Iragarkiak sartzeko formularioa bete beharko duzu, argitaratu nahi duzun iragarkiaren datuekin.  Saldu, oparitu edo aldatu, maileguz eman, alokatu, konpartitu nahi duzun artikulu horren argazkirik edukiez gero, atxiki ezazu ere.

Iragarki bakoitzak erreferentzia zenbaki bat izango du hura hobeto identifikatu ahal izateko.

Iragarki bat transakzio mota bat baino gehiagotan argitaratzeko, demagun, "Salgai" atalean, eta baitab "Aldatu-truke" atalean ere, hau egin behar duzu: bi iragarki argitaratu beharko dituzu artikulu bakar horrentzat, mota bateko transakzioa aukeratuz iragarki batean eta bestea bigarrenean. Artikulua bakarra izan arren, iragarki bakoitzak bere erreferentzia zenbakia izango du.

Iragarkia ez da berehala argitaratzen. Hori egin baino lehen Aukeraon-ko teknikariek berrikusiko dute. Hala ere, beranduenera ere astebetera argitaratuko da iragarkia sarean.

Nola kentzen dut iragarki bat?

Garrantzitsua da zera azpimarratzea: Soilik Aukeraon-ko teknikariek eta erregistratutako erabiltzaileek ken dezakete iragarki bat.

Lehen-lehenik, erabiltzaile erregistratu gisa identifikatu behar duzu zeure burua webean. "Iragarleak" atalean, sar itzazu erabiltzaile-izena eta pasahitza. Ondoren, klik egin "Nire iragarkiak Aukeraon", klik egin kendu nahi duzun iragarkiren izenean eta ondoren klik egin "Nire iragarkia kendu" esteka gainean. Iragarkia kendu nahi duzula berretsi dezazun eskatuko dizu programak.

Noiz desagertzen da iragarki bat on-line merkatutik?

Iragarkiak bi arrazoiengatik ezabatzen dira:

  1. Iragarkia jarri zuenak berak kentzen du.
  2. Iragarkia argitaratu eta hilabete batzuetara, merkatuko kudeatzaileek (Aukeraon-ko teknikariek) kentzen dute.

Nola jarri harremanetan iragarki jakin baten iragarlearekin?

Iragarki baten orriaren beheko aldean "Iragarkia jarri duenari mezu bat bidaltzen diot" esteka dago. Esteka horretan klik egiten baduzu, formulario txiki bat duen orri bat irekiko da. Datuak bete eta gero, klik egin "bidali" botoi gainean.

Kategoria bat aukeratzeko irizpideak

Iragarkiak kategoriatan sailkatuta ikus ditzakegu. Paentesi artean, kategoria bakoitzean argitaratutako iragarki kopurua adierazten da:

  • Antigoalekoak: koadroak, eskulturak, portzelanazko iruditxoak...
  • Bildumak: seiluak, txanponak, postalak...
  • Edergintza-osasuna: kremak, tresnak, etab.
  • Kirolak: Kirol-ekipamendua, jantzi espezializatuak barne: besteak beste, neoprenoak, futboleko oinetakoak, mendirako materialak eta osagarriak: bastoiak, polainak, motxilak, jantzi bereziak, eskiak, snowak, makilak, botak eta mota guztietako ekipamendu espezializatua.
  • Etxetresna elektrikoak: garbitzailea, xukatzailea, izozgailua, ontzi-garbigailua, xurgatzailea, fijitzeko aparailua...
  • Elektronika, TB, bideoa...: Telebistak, bideoa, bideo eta DVD irakurgailuak, musika aparatuak, irratiak, auto irratiak, bideo-kontsolak...
  • Argazkilaritza: argazki kamerak, argazkigintza osagarriak (objektiboak, memoriak, flashak, tripodeak...)
  • Erremintak: mailuak, lixagailuak, zulagailuak...
  • Informatika: ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, ordenagailuen pantailak, ordenagailuen osagaiak, pendrive-ak, inprimagailuak, CD grabagarriak, bideo-kontsolak...
  • Joko elektronikoak: bideo-kontsolarako jokoak...
  • Jostailuak, jokoak...: mota guztietako jolas eta jostailuak, mahai-jokoak...egoera onean.
  • Liburuak: Mota guztietako liburuak (eleberriak, ikasketa liburuak, hiztegiak. bidaiari-gidak...), komikiak, aldizkariak, ipuinak...
  • Altzariak eta osagarriak: Altzariak, apaingarriak(pitxerrak, figurak...) etxe-tresneria (baxera, mahai-tresnak...)
  • Musika, zinema, DVD: Musika-diskoak, musika-zintak edo CD-ak, kaseteak, LP-ak, zinemarekin lotura duen material oro (DVD, bideoa CD-an, Super 8an, VHS edo Beta bideo-zintan...).
  • Haurtxo-tresnak: Mota guztietako objektu eta tresnak, hala nola: sehaskak, aulkiak, interkomunikatzaileak, baita haurtxoen arropa ere.
  • Arropa eta osagarriak: arropa, oinetakoak, kapelak...
  • Beste kategoria batzuk: iragarlearen ustez bere artikulua bat ez badator aukera daitezkeen kategoriekin.
  • Postalak, kartelak: Mota guztiko postal eta kartelak, bai gaur egunekoak bai aitzinakoak.
  • Sukaldeko tresnak.
  • Telefonoak: sakelakoak edo bestelakoa

    

Aukeraon.net badu eskubidea iragarki bat kategoriaz aldatzeko hala baderitzo, beti ere, iragarleari jakin araziko zaiola.

Nola egiaztatzen ditut nire erabiltzaile-datuak eta nola jakin zer iragarki ditudan argitaratuta?

Lehen-lehenik, web orrian, zeure burua erregistratutako erabiltzaile bezala ezagutarazi behar duzu. Ondoren, egin klik esteka hauetako batean: "Nire datuak: nire profila kontsultatu edo aldatu", "Nire iragarkiak Aukeraon" edo "Nire alertak".

Nola eska dezaket alertak jasotzea?

Erregistratutako erabiltzaileek soilik eska dezakete e-mail postontzian alertak jasotzea. Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzaile zarela adierazi behar duzu. Egin klik "Nire datuak: nire profila kontsultatu edo aldatu" esteka gainean ezkerreko menuan. Formularioan, "bidali" botoiari sakatuz, 3. urratsera (Zerbitzuak urratsa) jo behar duzu. Bertan, "Alertak jaso nahi ditut" aukera hautatuko duzu.

Postontzira iritsiko zaizkizun alertei dagokionez, gehien interesatzen zaizkizun kategoria eta transakzio motak adierazi ahal izango diguzu. Horrez gain, zenbait hitz zehaztu ditzakezu, haiekin lotutako iragarkiei buruzko alertak jasotzeko. Zerbitzuak, bidalitako alertak bat etorriko dira hautatutako aukeraren batekin. Hau da, demagun "kirolak" - "bildumazaletasuna" - "Salgai" eta "Aldatu-truke" laukitxoak aktibatzen ditudala, eta "liburua" hitza sartzen dudala. Hori horrela izanik, alerta hauetakoren bat jasoko dut, adibidez:

- Kirol-poltsa bat trukatzeko kaleratutako iragarki berri bati buruzko alerta.

- Nobela beltzeko liburu bat saltzeko kaleratutako iragarki berri bati buruzko alerta.

Azkenik, gure alerta-zerbitzuak badu erabiltzaileari interesa dakiokeenaz informatzeko sistema osagarri bat. Alertak bidaltzean, sistemak kontuan hartzen ditu erabiltzailearen "datuak". Horrenbestez, erabiltzaile batek "ume-kotxea saltzen dut" motako iragarkia kaleratu badu, eta beste batek "ume-kotxea bilatzen dut" erakoa, programak alerta bat bidaliko dio ume-kotxea salgai daukan erabiltzaileari, norbait hura erosteko prest dagoela jakinarazteko.

Alerta zerbitzuan baja eman nahi baduzu, desaktibatu "Alertak jaso nahi ditut" laukitxoa eta "bidali" botoian klik egin.

Nola eskatzen ditut buletinak?

Lehen-lehenik, web orrian erregistratutako erabiltzaile zarela adierazi behar duzu. Ondoren, egin klik "Nire datuak" estekan, eta, atal horretako formularioko 3. urratsean (Zerbitzuak), aurkituko duzun "Nire e-postontzian buletinak jaso nahi ditut" laukitxoa markatu. Adierazi ere zein hizkuntzatan jaso nahi duzun komunikazioak eta egin klik "bidali" botoian.

{{}}

{{}}

×