Lege oharra


1.- ZERBITZUAREN TERMINOAK ETA BALDINTZAK

1.1. IDENTIFIKAZIOA


AUKERAON.NET
domeinu bat da eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea erregistratuta dago eta Gatzarriñe, 4 - 48600 Sopelana (BIZKAIA) helbideratua dago. Enpresaren I.F.Z., berriz, P4800019D da. Domeinuaren xedea web formatuan domeinu bat sortzea da, tratu eta zerbitzu eskatzaileak eta eskaintzaileak elkarren artean harremanetan jartzeko, betiere ez batzuekin ez besteekin inolako bitartekaritza-itunik egin gabe, ezta inolako ordainsaririk eta portzentajerik lortu gabe ere batzuek eta besteek hitzartzen dituzten eragiketetan.
 

1.2. AUKERAON.NET DOMEINUAREN FUNTZIOAK ETA ERANTZUKIZUNAK

AUKERAON.NET euskarri soil bat da erabiltzaileek beren informazioa sar dezaten. Informazioa, beraz, aldatuz joanen da, erabiltzaileek egiten dituzten eskaintzak eta eskariak aldatu ahala. 2000/31/EE Zuzentarauarekin bat, eta informazioa jaso, igorri eta gordetzen duen bitartekari soila den aldetik, AUKERAON.NET domeinuak ez du inolako erantzukizunik hirugarrenei buruz, eta erantzukizuna lege-baldintzotan azaltzen diren terminoetara mugatua dago.  

AUKERAON.NET
domeinuak zilegi izanen du une oro webean bildutako informazioan aldaketak egitea, bai eta domeinuaren bitartez ematen diren zerbitzuetan ere, eta horrek ez dio erabiltzaileari inola ere eskubiderik emanen ezein erreklamaziorik egiteko, ezta inolako kalte-ordainik jasotzeko ere.

Azpiegitura- edo sarbide-hornitzailea den aldetik, AUKERAON.NET ez da inola ere webean zabaltzen den informazioaren gaineko erantzule izanen, betiere webak berak zuzenean sortutako informazioa ez bada, eta webak ez badu igorpenaren edota informazioaren hartzailea aukeratu.  
 
AUKERAON.NET
, azkenik, behartua dago agintari publiko eskudunei ahalik eta lasterren jakinaraztera erabiltzaileek edota bestelako internautek ustez legez kontra egiten dituzten jarduerak.  

1.3.- NOR DEN AUKERAON.NET DOMEINUKO ERABILTZAILEA

2000/31/EE Zuzentarauarekin bat, zerbitzu-hartzaileak izan daitezke erabiltzaile; hau da, informazio-gizartearen zerbitzu mota guztiak erabiltzen dituzten erabiltzaileak. Beraz, bai lanbide-arrazoiak bai arrazoi pribatuak direla medio, hala sare irekietan informazioa ematen duten pertsonak (Internet, adibidez), nola Interneten informazio bila ari direnak.   
Horren arabera, zerbitzuaren hartzailea (erabiltzailea) AUKERAON.NET domeinura askatasunez harpidetzen den zerbitzu- eta produktu-eskaintzailea edota zerbitzu- eta produktu-eskatzailea da. 

1.4 ERABILTZAILEAK ONARTZEA

AUKERAON.NET domeinuak, era berean, beretzat gordetzen du inor webgunean sartzeko onarpen-eskubidea, euskarriaren kalitatea handitzeko eta jendeak gizabidez erabil dezan sustatzeko. Onarpen-eskubideak erabateko eskubidea ematen dio AUKERAON.NET domeinuari, erabiltzaileak kanporatzeko.  
AUKERAON.NET domeinuak, bestalde, jakinarazten du nahitaezkoa dela datu pertsonalak biltzea, erabiltzaileek atariko zerbitzu batzuetan sartzeko aukera izan dezaten.
Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoarekin eta aplikatzekoa den gainerako legeekin bat, AUKERAON.NET domeinuak datu pertsonalak gordetzeko fitxategi automatizatu bat eginen du, atariko zerbitzu batzuetan sartzeko beharrezkoak diren datuak biltze aldera; domeinuak, aldi berean, behar diren neurri guztiak hartuko direla bermatzen du, datu horiek konfidentzialtasunez erabiltzeko. Titularrak, jakina, datuak ikusteko eta aldatzeko aukera izanen du zerbitzuko "Nire datuak" webgunearen bitartez. Era berean, badago datu horien erantzuleengana jotzeko aukera, info@aukeron.net helbidera idatzita.
Erabiltzaileak, nolanahi ere, hark berak emandako datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna izanen du. AUKERAON.NET ez da inola ere erabiltzaileek berek sartzen dituzten datuen egiazkotasunaren gaineko erantzulea izanen; ez da zilegi izanen, beraz, domeinuari inolako erreklamaziorik egitea.  
AUKERAON.NET domeinuak beretzat gordea dauka harremanetarako datuak (e-posta, bereziki) erabiltzeko eskubidea, erabiltzailearen eta AUKERAON.NET domeinuaren  arteko komunikazio bide gisa; eta komunikazio hori ez da inola ere abusuzko posta gisa, posta masibo gisa eta SPAM gisa joko.

1.5 ERABILTZAILEEK BAJA HARTZEA

Erabiltzaileek erabateko askatasuna dute AUKERAON.NET euskarritik baja hartzeko, eta AUKERAON.NET domeinuak prozedura azkar eta erraza bermatzen du, nahi duenak baja har dezan. Zehazki, aski izanen da erabiltzailea bere profilean sartzea, bere erabiltzaile-izena eta pasahitza erabilita, eta "Desgaitu nire kontua" lauki gorria gaitzea.
 
Baja gertatzen den unean, AUKERAON.NET behartua egonen da erabiltzaileen datuak astebeteko epean suntsitzera.

 1.6.- ATARI BARRUKO ZERBITZUAK ERABILTZEA

Erabiltzaileek Atari barruko zerbitzuak beti erabiliko dituzte, xede horretarako aurreikusita dauden terminoekin eta baldintzekin bat.
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute, aipatu doako zerbitzuak Interneteko erabilera- eta elkarbizitza-arauekin bat erabiltzeko eta arau horiek ez hausteko. Ez dute, adibidez, eskatu ez den postarik bidaliko, eta ez dute erabiltzaileentzako eragozpenak, kalteak eta galerak eragin dezakeen jokamolderik izanen.
AUKERAON.NET domeinuak ez du inolako erantzukizunik izanen, erabiltzaileek aurreko hori betetzen ez badute, eta beretzat gordea dauka zerbitzua eten egiteko eskubidea baldintza hauek behin eta berriz larriki hausten dituzten erabiltzaileei; zilegi izanen du, gainera, zerbitzua etetea aurrez jakinarazi gabe, betiere AUKERAON.NET domeinuaren iritziz, arau-haustea bereziki larria bada.

2.- EDUKI ETA ZERBITZUEN GAINEKO ERANTZUKIZUN-SALBUESPENA

AUKERAON.NET domeinuak beretzat gordea dauka aurkezpena eta konfigurazioa edozein unetan aldatzeko ahalmena eta aurrez jakinarazi behar izan gabe, bai eta domeinuko edukiak eta hartan ematen diren zerbitzuak ere.
Erabiltzailearena, ez beste inorena, izanen da atari honetan zuzenean edo, hirugarrenen esteken bitartez, zeharka sartzeko erantzukizuna; halaber, erabiltzailearena, ez beste inorena, izanen da atariko informazioa erabiltzearen gaineko erantzukizuna. Hortaz landara, AUKERAON.NET ez da atarian ostataturik dauden zerbitzuen edo zerbitzuaren funtzionamendu okerretik datozen kalteen erantzule izanen, funtzionamendu okerra eragin ez badu.  
AUKERAON.NET edukiz osaturiko webgune bat da eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ditu, erabiltzaileak elkarren artean harremanetan sar daitezen eta weba euskarri soil gisa erabil dezaten. Webgune honetako edukiek ez diote AUKERAON.NET domeinuari ERABILTZAILEEN gaineko inolako betebeharrik ekartzen. Webak, izan ere, erabiltzaileak kontaktuan jartzen ditu, inolako bitartekaritza-lanik egin gabe; hau da, euskarri hutsa da, erabiltzaileek elkarren artean nahi bezalako betebeharrak eta eskubideak sor ditzaten.  

ERABILTZAILEAK ez du zilegi izanen AUKERAON.NET domeinua beste erabiltzaile batzuen edukien, jardueren eta jarduera ezaren gaineko erantzule egitea, ezta beste erabiltzaile haiek eskaintzen dituzten zerbitzuen gainekoa ere. AUKERAON.NET topagune bat da, eta edonork zilegi du bigarren eskuko produktuak trukatu, oparitu eta saltzea edota zerbitzuak eskatzea. AUKERAON.NET ez da sartzen eskaintzaileen eta eskatzaileen arteko eragiketetan. Ez du eskaintzen den gauzaren kalitatearen, segurtasunaren eta legezkotasunaren gaineko erantzukizunik, ezta eskaintzen den gauzaren egiazkotasunaren eta zehaztasunaren gaineko erantzukizunik ere; zerbitzu horiek ez baititu  AUKERAON.NET domeinuak eskaintzen, webeko eskaintzaileek berek, ERABILTZAILEEK, baizik.
 
ERABILTZAILEEN artean inolako eztabaidarik edota arazorik gertatzen bada, batzuek eta besteek erantzukizun orotatik salbuetsi eginen dute AUKERAON.NET domeinua, erabiltzaileen artean ezartzen den itunaren ondorioz sor daitekeen erreklamazio, eskari eta kalte ororen aurrean.   

AUKERAON.NET ez da ezein kalte eta galeraren erantzule izanen, baldin eta delako kalteak eta galerak sortu badira, webaren funtzionamendua eskura ez egotearen ondorioz edota eten egin izanaren ondorioz. Era berean, web ororen erabilerari datxezkion arriskuak direnez, eta webetako titularrek huraxe kontrolatzeko aukerarik ez dutenez, AUKERAON.NET domeinuak ez du erabiltzailearen informatika-sistemari edota hartan gordetako fitxategiei zuzenean edo zeharka eragiten ahal zaizkion hutsen edota kalteen erantzukizunik izanen, baldin eta delako hutsak eta kalteak birus baten ondorioz sortu badira edota webean sarturik egon litekeen bestelako aplikazio informatiko gaiztoen ondorioz.  
 
AUKERAON.NET domeinuak ez du erantzukizunik izanen, baldin eta hirugarren ez-baimenduek erabiltzaileen datuak ezagutzearen ondorioz edota datuak gaizki erabiltzearen ondorioz, edonolako kalteak eta galerak gertatzen badira.  
AUKERAON.NET domeinuak ez du inolako erantzukizunik izanen, pasahitzak gaizki edo arduragabeki erabiltzen badira, eta erabiltzaileek Zerbitzuan sartzeko baldintza gisa emandako datuak gezurrezkoak badira.

Erabat debekatua dago atari honetan honelako informazioak eta iritziak sartzea:
1.    Sexu, arraza eta erlijio bazterketaren aldekoak edo holako bazterketa sustatzen dutenak; era berean, Espainiako Konstituzioak eta antolamendu juridikoak aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen kontrakoak.  
2.    Legez kontra jokatzera bultzatzen eta zirikatzen dutenak.
3.    Ondorio okerrak ateratzea eragiten dutenak, ez-zuzenak, anbiguoak eta gehiegizkoak direlako, edo gauzak ez-esatearen edo antzekoen ondorioz.
4.    Inor arrisku-jardueretan aritzera edota osasunaren eta oreka psikikoaren kontrako jardueretan aritzera bultzatzen dutenak.
5.    Ondoko arlootan legezko eta erregelamenduzko arauak urratzen dituztenak: komunikazioen sekretua, jabetza intelektuala, ohore-eskubidea, intimitate pertsonalerako eskubidea, familia-intimitaterako eskubidea, edota produktuen eta/edo zerbitzuen izaerari aplikatzen ahal zaion beste edozein xedapenen kontrakoak.
6.    Informazio faltsua, partziala edo ez-eguneratua zabaltzen dutenak.
7.    Osagai, eduki, mezu, formatu, produktu eta/edo zerbitzu ez-legezkoak, indarkeriazkoak, pornografikoak edota umiliagarriak dauzkatenak.

Erabiltzaileek debeku dute:

1.    Gure webguneko kategoria edo eremu desegokian zerbitzuak eskaintzea eta edukiak argitaratzea; eta, nolanahi ere, beste negozio batzuen gaineko publizitatea egiten duten zerbitzuak eskaintzea eta edukiak argitaratzea, AUKERAON.NET domeinuaren xedeetatik kanpo badago.
2.    Iragarkian edonolako logoak, markak, merkataritza-izenak eta jabetza intelektualeko, industrialeko… gauzak sartzea, pertsona fisiko edo juridiko baten aldeko publizitatea bada, eta galdetegiaren eskaerak gainditzen baditu; beraz, AUKERAON.NET domeinuaren xedeak kontuan hartzen ez baditu.  
3.    Gure webguneko edukia edo AUKERAON.NET domeinuaren egile-eskubideak, merkataritza-izena, markak eta jabetza intelektualeko beste eskubide batzuk kopiatu, aldatu eta banatzea.  
4.    Beste ERABILTZAILEEI buruzko informazioa biltzea, posta elektronikoko helbideak barne, haren baimenik gabe.  
5.    Eduki faltsua, okerra, engainagarria, iraingarria edo kalumniagarria argitaratzea (informazio pertsonala barne).  
6.    Webaren funtzionamendu zuzena trabatzea.
7.    Edozein robot, spider, scraper edo beste edozein bitarteko automatiko erabiltzea, webean sartu eta edukiak ateratzeko, edozein xederekin, guk espresuki baimen idatzia eman gabe.  
8.    Spam, mezu-kateak eta piramide-sistemak banatu eta bidaltzea.

3.- EGILE ESKUBIDEAK

AUKERAON.NET euskarriaren Interneteko domeinuei eta/edo ezaugarriei lotutako eskubideak (modalitate guztiak) AUKERAON.NET euskarriarenak dira; horrenbestez, inork baimenik gabe erabiltzen baditu, legez ezarritako erantzukizunak sortuko dira.
www.aukeraon.net atarian, hirugarrenen titularitatepeko edozein produktu, zerbitzu, prozesu, esteka eta hipertesturen edo beste edozein informazioren erreferentzia egiteak (betiere fabrikatzailearen, hornitzailearen... izena, merkataritza-izena, domeinuak eta/edo ezaugarriak aipatuta) ez dakar berekin AUKERAON.NET domeinuaren sostengua, babesa edo gomendiorik.

4.- APLIKATZEKOAK DIREN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Lege-baldintza hauek eta webguneko gainerako edukiek Europako araudia bete egiten dute, datuak babesteari, pribatutasunari eta erantzukizun-salbuespenari dagokienez, bai eta Europako araudiek Espainian sortu duten legeria ere: Datuak Babesteko Legea, esaterako.  
 
Edozein eztabaidak AUKERAON.NET ukitzen badu, erabiltzaileek onartzen dute Iruñeko Auzitegien Jurisdikzioari espresuki lotuko zaizkiola auzia ebazteko.  


 

{{}}

{{}}

×